Sogdiana 4

When Oud meets Rabab

Tashkent, Uzbekistan. Ouden eta bere lehengusu Rabab uzbekistandarraren topaketa XVI. mendeko madrasah batean, Sogdiana orkestraren laguntzarekin.

Begiratu

Historia

Zetaren Bideetako proiektu honetan, nire bideak Uzbekistanera narama. Nola moldatzen naiz musikari uzbekistandarrekin?

Herrialdera iritsi nintzenean, Alexander Jumal etnomusikologoa ezagutu nuen. Gure topaketan aipatzen dit Tachkent-eko kontserbatorioan badela musika tresna tradizionalekin bakarrik jotzen duen orkestra bat. Horrek biziki erakartzen du nire jakinmina. Lehen aldia da, bidaian zehar, orkestra baten itxuran bere ondare musikala aktiboki zaintzen duen musikari talde bat aurkitzen dudala. Kontserbatorioko atea jotzen dudanean, Firuza Abdurakhimova andreak, orkestraren zuzendaria, ongi etorria ematen dit, eta oso interesatua agertzen da musika-lankidetza baten ideian.

  • rebab

Sogdiana, orkestraren izena, eskarmentu handiko musikariek eta musikari profesionalek osatzen dute. Kontserbatorioan egiten den moduan, partiturekin lantzen dute musika. Hizkuntzaren hesiagatik komunikatzerik ez badugu ere, trukaketa ona sentitzen dut gure artean eta interes handia haien aldetik. Firuzak 20 musikari baino gehiago zuzentzen ditu, errespetua, eskuzabaltasuna, ezagutza eta adeitasuna sorrarazten ditu. Kide bakoitzak errespetua eta berotasuna erakusten ditu pieza behar bezala interpretatzeko.

"Tamanno" izeneko obra dantzagarri eta alaia moldatzeko erabakia hartzen dugu elkarrekin. Musika tresnen hautaketari dagokionez, bat gatoz Doira, Bukhara Rubab, Ney, Gygak, Kopuz, Qushnay, Rubab eta Oud musika tresnekin.

  • Uzbekistan-3
  • Sogdiana 5

Bai Rubab eta bai Oud musika tresna monofonikoak dira. Pieza hau "elkarrizketa" edo "galdera eta erantzun" gisa lantzen dugu. Egitura horri esker, entzuleak bi instrumentu horien zaporeak, apaindurak eta sotiltasunak hauteman ditzake. Apaingarriak oso desberdinak dira. Nahiz eta Ouden jokatzeko modu klasikoa ez datorren bat Rubaben jokoarekin, hala ere "Rubab estilo" bat eman nahi diot Ouden jokatzeko nire moduari. Denbora pixka bat behar dut "Tamanno" musikaren apaingarri horiek nola jotzen diren ulertzeko. Piezaren partitura eskuetan daukadan arren, musikariek idatzitakoaren aldean hain desberdin jotzeak ez dit uzten idatzitakoaz bakarrik fidatzen.

Soinua kontserbatorioan grabatu ondoren, musika klipa grabatzera goaz XVI. mendeko madrasa zahar batean (Abdulkasim Sheikhen madrasa). Hasiera batean meskita bat, madrasa bat eta bainu publiko bat dituen konplexua da. Garai batean ikasleak bizi ziren logelez inguratutako patio karratu hartan, Sogdiana orkestraren janzkeraz jantzirik, denok eseri ginen "tapaka" tradizional batean (tapisa zabal bat) eta leku zoragarri eta historiko hartan jo dugu. Dudarik gabe, bidaiaren unerik ederrenetariko bat!

Milesker Sogdiana orkestrari eta Uzbekistango herriari!

Ekoizpenak
eta kredituak

Musika izenburua: Tamanno
Diskoa: The Musical Threads of the Silk Roads
Sogdiana orkestra:
- Rabab: Qosim Nazarov Pozilovich
- Rabab Afghan: Dilshodjon Meliboyev Alijonovich
- Gyjak: Bakhromov Shokhyorbek Shavkatbek Ugli
- Doble bass: Islombek Abdulazizov Oybek Ugli
- Doira: Abdullo Ubaydullayev Shukurullo Ugli
- Qoshnay: Sardor Primov Islom Ugli
- Nay: Bekzod Turaev Abdurashitovich
- Gidaria: Firuza Ravshanovna Abdurakhimova
Oud: Ibantuta
Musika moldaketa: Ibantuta
Estudioko grabaketa: Patrick Fischer
Nahasketa: Patrick Fischer
Mastering: Jean-François Hustin
Labela: homerecords.be
Bideo errealizazioa: Ibantuta
Urtea: 2023

Newsletter

Kontzertuak, bideoak, tailerrak... Eman izena buletinean ezer ez galtzeko.

Merci, votre adresse email a été ajoutée à notre liste de diffusion.

Un problème est survenu à l\'ajout de votre adresse email.

Zure pribatutasuna errespetatzen duen eta DBEOren araberakoa den emailing irtenbide batetik pasatzen gara. Zure posta helbidea Ibantuta buletina bidaltzeko bakarrik erabiltzen da.