When Oud meets Pipa
Kunming, Txina. Oud eta bere lehengusu Piparen topaketa, Txina garaikidean sartzeko atea.
Istorioa
"Herri baten ohiturak ezagutu nahi badituzu, entzun bere musika."
Confucius
(Txina, 551 BC – 479 BC)
Confucius-ek balio handia ematen zion musikari.
2 500 urte geroago, izigarrizko lekua ematen dio Mey Ling-ek musikari.
Kunming-en bere ondoan egondako egun horietan, Pipa jotzen ikusi nuen, graziaz, adeitasunez, eta irakasten maitasun ainitzekin. Inspiratu nauen emakume bat da, iraganean eta orainean errotua, kaligrafiarekin, musika tradizionalarekin, te zeremoniekin... eta aldi berean anglofonoa, inprobisazio musikalen zalea eta WeChat aplikazioarekin arras konektatua!
Txina, bere herrialdearen personifikazio bat?
"When Oud meets Pipa" bideoklipa hori ate txikitxo bat bezala ikusten dut, Txinako tradizioen eta modernitatearen arteko kontraste interesgarri honetan sartzeko.
Ideki nahi duzu ate hori gurekin?
Produkzioa eta kreditoak
Title : Spring River and Flowers In The Moonlight
Pipa: Mey Ling
Oud: Ibantuta
Music arrangement: Ibantuta
Field recording: Ibantuta
Second camera : Sherine Traboulsi
Main camera & editing : Ibantuta
Video production: Ibantuta
Release year: 2023